XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KLASKAFONOAK
Klas eta klas zaldien pausaldi biziak
klas eta klas entzun ditut mendian.
Klas eta klas zaldien pausaldi biziak
klas eta klas entzun ditut mendian.
Klaskaklas burura datozkit eskola garaian
klas eta klas hemen dabil zaldia.
Klas eta klas zaldien pausaldi biziak
klaskafonoak dira,
klaskafonoen mintzaira.

KLASKAFONOAK
Intxaur azalak MUSIKA BERDEA deritzan Fonogriña arloan sartzen dira.
Belarrak eta muxilken hezurrak bezalaxe.
Berdin artoen enborraz eginiko turutak.

Jesusek oraindik gogoan du txikitan ikasitako eskola dotorea.
Eta intxaur azalaz, goma batez eta zotzaz KLASKAFONOAK egin dizkigu.

Eta KLAS eta KLAS bi egur motz haik eta bi eskuetako hatzen
artean mogituz eta kolpatuz, horrelako klaskafonorik!.

Eta telegrafoz gure mezuak bidali nahi baditugu,
KLAS eta KLAS
KLAS eta KLAS
hara zer dioen gure artistak:
KLAS ETA KLAS ZALDIEN PAUSALDI BIZIAK
KLAS ETA KLAS ENTZUN DITUT MENDIAN.

Leirek ere eskuak erabili behar ditu,
eta eskuekin batera batzen mugimendu koordinatua.
Hori da Leirek landu behar duena: eskuak eta hatzak,
eta Fonogriñako benetako artista izateko
behar den jatorrizko trebetasuna.